Hurbiltasuna
Play = Ikasi · Jolastuz ikasi
Guri buruz
Nor garen: Juhego akademiaren historia eta balioak, Irun erdigunean.
Nor gara
Juhego Akademian 10 urte baino gehiago daramatzagu Irunen haur, gazte eta helduei ikasten eta beren buruarengan konfiantza hartzen laguntzen. Bost irakasle eta logopeda bat gara, eta gehienez 6 edo 7 ikasleko talde txikietan lan egiten dugu, horrela ikasle bakoitza ondo ezagutu eta bere erritmoan lagun dezakegulako. Ingeleseko akademia, euskara, Lehen Hezkuntzatik Batxilergora arteko eskola-laguntza eta logopedia ditugu, eta Cambridge zentro prestatzaile ofiziala gara. Familiekin argi hitz egitea gustatzen zaigu: ikasle bakoitza nola doan, zer behar duen eta zertan lagun diezaiokegun kontatzea. Akademia hurbil eta konfiantzazkoa bilatzen baduzu, hemen gaude.
Everybody is a genius — Albert Einstein
Gure balioak
Konpromisoa
Konfiantza
Non gaude
Antoine D'Abadie plaza 4an, Irunen, Artiako futbol zelaitik gertu: aldapa beheko aldean, plazaren barruan. Lehen aldiz bazatoz, sartu hitzordurik gabe: pozik erakutsiko dizugu akademia.